[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Amy Asif Kapadia, 2015 - AEB, 128'

uztaila
29
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan Asif Kapadiak zuzendutako Amy filma ikusteko parada eskaintzen dizuegu.

BAFTA sarien irabazlearen eskutik, Asif Kapadia (Senna), AMY pelikulak Amy Winehousen istorio sinestezina  bere hitzekin kontatzen du.

Argazki intimoen eta abesti ezezagunen bitartez, pelikula gutxik lortu duten bezala , modu bizi eta trebe batean bizi garen egungo munduaren gogortasuna transmititzen digu.

Belaunaldi bakoitzean agertzen den talentu paregabeko artista horietako bat izan zen Amy. Jazz artista izan zen. Bihotzetik idatzi eta abestu zuena, musikarekin zuen abileziaz baliatu zena bere arazoak aztertzeko. Sei GRAMMY irabazi zituen  abeslari ingelesak.

Halere, izan zuen arrakastak mediatikoki beti erakusgai egotera eraman zuen, eta horrez gain, izan zituen harreman gatazkatsuengandik eta bere bizimodu azkarragatik, bere bizitza suntsitzen joan zen, 2011ko uztailan 27 urterekin zendu zen arte, intoxikazio etiliko baten ondorioz.

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK agortuta