Gabonetan Jai programaren barruan Pantzart antzerki taldearen Amilami ipuin musikatua ikusteko aukera izango dugu Oihanederren.
Sinopsia: AMILAMI, ipuin musikatua euskal kultura herrikoia eta munduko musikak (Boli Kostakoa) batzen ditu hizkuntz artistiko ezberdinak erabiliz: ilustrazioa, musika, ahozko narrazioa eta usainmena.
Juan Kruz Igerabideren Amilamiren ipuinan oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak, proiekzioak eta instrumentu ezberkinekin egindako musikak txertatzen dira. Oizko instrumentuak aparte, Etoile Magik-ek perkusioa eta kantua egiten ditu. Amaiera bikaina emateko, haurrek Etoile Magiken kanta bat dantzatzen dute eta usain-hostoak etxera eramaten dituzte.
Nori zuzendua: 4 urtetik aurrerako haurrei
Iraupena: 60 minutu
Oharrak:
- Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.
- Emanaldia euskaraz izango da.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da:
- Saioa doakoa da.
- Abenduaren 16tik aurrera Oihanederren webgunean dagoen formularioa bete beharko da (11:00ETATIK AURRERA JARRIKO DA MARTXAN).
- Oihanederren harrerara gerturatzen denak ere izango du aukera bertan izena emateko.
- Umeak ezinbestean helduren batek lagunduta egon behar dira.
- Izen-emate bakoitzak ume 1 eta heldu 1entzat balioko du.
- Heldu bakoitzak bi izen-emate egin ditzake gehienez.
- Izena eman eta hurrengo egunetan baieztatuko da izen-ematea.
Urtarrilaren 2 eta 3an beste bi ikuskizun izango ditugu Oihanederren.
JARDUERA HONETAKO AFOROA DAGOENEKO BETE DA.