Agur esatea Izaskun Arandia

abendua
22
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

Agur Esatea Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.

Animazio teknika berritzaileak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Gurasoei agur presaka esatera behartuta, haur hauek Erresuma Batuan hiru hilabetez egongo zirela uste zuten. 75 urte ondoren, batzuk oraindik bertan daude, betirako gurasoengandik eta ama lurratik banatuta. Gatazka itzel eta odoltsuak puskatutako familiak eta suntsitutako haurtzaroak.

Gaur egun 80-90 urte bitartean dituzten 14 haurren ahotsen bidez historiaren gertaera tragiko hau kontatuko du; sakona, eta ustekabekoa den animaziozko dokumental eder honetan.

Dokumentala ikusi ondoren, ekoizle lanetan aritu den Izaskun Aranda izango da Agur esatea-ri buruz hizketan.

Fitxa artistikoa:

  • Urtea: 2012
  • Generoa: Dokumentala
  • Kalifikatua: Publiko guztientzako egokia
  • Zuzendaria: Matt Richards
  • Gidoia:  Matt Richards / Izaskun Arandia
  • Iraupena: 79′
  • Herrialdea: Erresuma batua
  • Interpreteak: Haurrak: (Ahotsak) Felix Amat (Ramon Agirre) José Armolea (Kandido Uranga) Rafael Flores (Martin Mendizabal) Valeriana Llorente (Klara Badiola) Álvaro Martinez (Xebe Diez) Paco Robles (Mikel Mendizabal) Manuel Rodriguez (J.M. Goikoetxea) Valentin Sagasti (J. Ramon Larrea) Josefina Savery (Mari Asun Pagoaga) Josefina Stubbs (Marian Galarraga) Maria Luisa Toole (Arantxa Oiarzabal) Juanita Vaquer (Miren Aranburu) Carmen Wood (Kontxu Odriozola) Venancio Zornotza (Iñaki Beraetxe)
  • Produkzioa: Izaskun Arandia
  • Banaketa: Tinko Filmeak

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira abenduaren 15etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.