[BERTAN BEHERA] Afrika Bibang Nomada

apirila
23
osteguna
19:30
2020
Falerina

Oharra: Oihaneder Euskararen Etxeak egoera zail honetan, jasotako gomendioei eta aginduei jarraiki, JARDUERA GUZTIAK BERTAN BEHERA utziko ditu larrialdia baretu arte.

Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan, Afrika Bibang abeslari getxoztarra izango dugu apirileko saioan, Nomada, bere azken diskoa aurkezten.

Kontzerturako eguna heldu bitartean, disko honetako aurrerapen kanta eta bideoklipa aurkezten dizuegu, aho goxagarri: Sua.

Antzinako Soul kantetan guztiz eraginduta dagoen kanta bat da. Otis Reding edo Sam Cooke antzerako erritmuak entzun eta dantzatzeko aukera ematen digu honek. Inolako pretensiorik barik idatzitako kanta bat da. Gure bizitzatan beti dago persona bat bizirik sentiarazten zaituena. Kanta honetan poztasun hori isladatu nahi da, soinu fresko eta alaien bidez”.