Adurtza Dantza Taldea

otsaila
18
igandea
19:00
2018

Ilunabarrean dantzan zikloaren hirugarren edizioa hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia. Dantzaldiak igandeetan izango dira, urtarriletik apirilera hilean behin, iluntzeko 19:00etan. Parte hartzeko GONBIDAPENA behar da (eskuragai  Oihanederren harreran). Bigarren dantza saioa Adurtza dantza taldeak gidatuko du. Adurtza Dantza Taldea 1961. urtean jaio zen Gasteizko Adurtza auzoan. Urte batzuk desagerturik egon ondoren, 1974. urtean berpiztu egin zen eta gogoz beterik euskal dantzen munduan murgilduz joan zen. Gaur egun 6 taldek osatzen dute Adurtza Dantza Taldea; 4- 12 urte bitarteko 2 talde, 15- 20 urte bitarteko talde bat, 20- 40 urte bitarteko bi talde eta 40 urtetik gorako talde bat, beteranoen taldea, hain zuzen ere. Honekin batera, txistu taldea ere badute, 4 pertsonek osatutakoa; lehenengo txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala. Trikitilariak, albokariak eta panderojoleak ere dituzte. Honez gain, Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideak dira eta urtean zehar aktuazio eta erakusketa ezberdinak egiten dituzte Euskal Herrian zehar euskal kultura sustatzeko asmotan.
2018ko urtarriletik apirilera bost saio egingo dira, hilero bat; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez. Dantzen urratsak irakasteaz gain, bakoitzaren jatorriari, testuinguruari, jantziei… erreparatuko zaio eta hainbat kanten hitzak ikasteko parada ere egongo da. Juan Mari Beltranen hitzaldi batek borobildu du aurtengo eskaintza.