Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia Bigara

otsaila
18
osteguna
19:00
2021
Betolaza

Bigararen Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia proiektua Hiruerreketa, euskararen arte-urak erakusketa hirukoitzaren parte da, eta otsailaren 5etik 28ra izango da ikusgai Montehermoso kulturunean-Euskararen Etxean.

abere ba, zeinu, esanahi eta hizkuntzarekin jolasten duen proiektua da.

Proiektuaren atal nagusia, abere ba liburua da, baina erakusketak, tailerrak eta emanaldi bat ere baditu bere baitan.

abere ba liburuaren aurkezpenarekin batera palindromo tailer bat egingo da parte hartzera animatzen diren guztiekin.

Tailer honetan ondo pasatzea eta dibertitzea izango dira helburu nagusiak: palindromo bat zer den jakin, palindromo mota ezberdinak ezagutu eta teknika ezberdinak erabiliz eta hitzekin jolastuz palindromoak osatuko dira euskaratik eta euskaraz.

Aurkezpena eta tailerra bigara osatzen duten Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak gidatuko dute, gure hizkuntza eta alfabetoa animaliengandik eratorria dela baieztatzen duen bikoteak, hain zuzen ere.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 11tik aurrera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.