35 huts Esti Curiel

abuztua
26
osteguna
20:00
2021
Falerina

Badatoz bueltan Falerina lorategia umorez beteko duten ikuskizunak: Irri Barra Gauak. Ziklo honen baitan bi saio eskainiko dira aurtengoan; Esti Curielen 35 huts bakarrizketa abuztuaren 26an eta Tranpola antzerki konpainiaren Txilin hotsak mikroantzerkia irailaren 16an. Bigarren honen kasuan, bi saio eskainiko dira, bata, 20:00etan eta bigarrena, 20:45ean.

Hona hemen Miren Gojenolak, Aitziber Garmendiak eta Esti Curielek berak zuzendutako antzezlanaren sinopsia:

35 urte beteko ditu Asunek eta kaka eginda dago bere familian dagoen maldizio baten erruz. Maldizio honi aurre egiteko erantzun bila dabil, amona Salvadora du bizirik eta bere laguntza behar du, baina honek lagundu ordez gehiago nahasten du, irratinobelak xurgatu baitu amona.

Asunen bizitza zoro hau aitzaki hartuta zenbait gai desberdinez hitz egiten saiatu gara. Oinordetzan jaso dituenak sinistuta eta aitzaki hartuta bere bizitza bizitzeko ausardia falta du pertsonaiak. Familia honetan emakumeak dira maldizio bat dutenak, eta belaunaldiz belaunaldi pairatzen dutenak. Hau puskatzeko ordua da. Maitasuna, heriotza, ametsak betetzea eta amatasuna bezalako gaiak ere jorratzen ditugu.

Fitxa artistikoa eta teknikoa:

  • Testuaren egilea: Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Esti Curiel
  • Zuzendaria: Miren Gojenola
  • Aktorea: Esti Curiel
  • Musika: Harkaitz Bastarrika
  • Eszenografia: Susana Segurola eta Toño Nart
  • Ahotsak: Tessa Andonegi eta Harkaitz Bastarrika
  • Promoziorako argazkiak: Arnaitz Rubio
  • Kartela: Irrrimarra
  • Laguntzaileak: Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba, Azpeitiko Udala
  • Iraupena: 50′

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira abuztuaren 19tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.