Hamada Eloy Dominguez, 2018 - Suedia

maiatza
04
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Udaberriko bigarren filma Eloy Dominguez Serén zuzendariaren Hamada film suediarra izango da.

Saharako ezerezaren basamortu horren erdian hazten dira Marokok 1975ean herrialdea ukatu zien belaunaldiak. Orainaldia orduak hilez igarotzen da, baina gaztea zara eta lagunak daude, barre beharrezkoa dago, ideia errebeldeak daude eta oso ozen eta argi esandako amets inkonformistak daude. Burua umiliatu beharrean, korrika egin dezaketen autoak konpontzen dituzte, nahiz eta alanbre-hesi eta harresietatik haratago ez joan. Baita babestuta ere, enbarazu egiten ez badute.

*Aurrerakin hau gaztelerazko azpitituluekin dago.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Hamada
  • Estreinaldi urtea: 2018
  • Zuzendaria: Eloy Dominguez Seren
  • Gidoigilea: Eloy Dominguez Seren
  • Ekoizpena: Michael Krotkiewski, David Herdies
  • Musika: Kjetil Schander Luhr
  • Muntaketa: Eloy Domínguez Serén, Ana Pfaff
  • Herrialdea: Suedia
  • Jatorrizko hizkuntzak: arabiera, gaztelania, ingelesa
  • Gaia: Gazteria Saharan
  • Iraupena: 89 minutu

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira apirilaren 27tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.