21. Korrikaren Arabako aurkezpen soziala Klika!

martxoa
14
osteguna
20:15
2019
Klaustroa

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea. Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea. Konpromisoak hartzeko garaia da.

Euskarak hurrengo fasea klikatu du: akzioarena, konpromisoarena; euskara unibertsal bihurtuko dugu, eta klik eginen du denon zeruan. Euskal Herriak hartu du euskararekiko kontzientzia, sortu du euskal komunitatea. Euskararen aroan gaude; orain da unea: etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin.

Araban euskararen normalizazioan jauzia egiteko unea da eta, hori dela-eta, 21. KORRIKAren aurkezpena egin nahi dugu Arabako instituzio eta gizarte-eragileen artean. Aurtengo edizioko leloa, mezua, ibilbidea, Txillardegiri omenaldia… partekatu nahi ditugu zuekin, ikuskizun xume baten bitartez eta giro atseginean.

AEK-KORRIKA (r)ekin elkarlanean