11 baino + Has Gasteizen euskaraz bizitzen

urtarrila
09
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Mikel Ezkerrok, ikus-entzunezkoen arloko sortzaileak, Euskaraldia aitzakia hartuta, Gasteizko euskaltzaleen gogo eta asmoak jaso ditu dokumental batean. Estreinaldia Oihaneder Euskararen Etxean izango da.

Euskaraz bizitzeko hautua egin dute Gasteiztarrek. Euskaraldiaren 11 egunak aitzakia hartuta, 365 eguneko konpromezua hartzeko prest daude. Ez da bide erraza, Gasteizko gizartearen arlo askotan bermatu behar da euskara, baina ilusio eta emozioek dena lor dezakete. Baita euskara hutsean bizi ahal izateko Gasteiz bat ere.