Gorreri bisuala Zaloa Ipiña

otsaila
11
osteguna
19:00
2021
Ortuño

Zaloa Ipiña artista plastiko bizkaitarrak bere lanean oinarritutako liburua aurkeztuko du. Gorreri bisuala Hiruerreketa, euskararen arte-urak erakusketa hirukoitzaren parte da, eta otsailaren 5etik 28ra izango da ikusgai Montehermoso kulturunean-Euskararen Etxean.

Liburu hau hizkuntza gutxituak jorratzen dituen Gorreri bisuala proiektu artistikoaren parte da eta euskara, ikerketa eta tresna gisa, ardatz nagusi badu ere, beste hizkuntza batzuk ere ageri dira, besteak beste, galegoa, asturiera, aragoiera, okzitano-aranesa eta katalana.

Formatik abiatuta, euskara gaur egungo minorizazio egoeran egotera eraman duten arrazoi historikoei buruzko irakurketa bisualak egiten ditu Zaloa Ipiñak, eta bai hizkuntzak heriotzara eraman ditzaketen aspektu sozial eta soziolinguistikoei buruzkoak, hala nola, muga administratiboak, hizkuntza-aurreiritziak, etab. Argitalpen honek Gorreri bisuala proiektu artistikoaren lan asko jasotzen ditu irudietan, eta elkarren osagarri diren testuekin batera –ez ordea, elkarren arteko azalpenak–, irakurketa narratiboa sortzen dute.

Liburuan parte hartu duten bost autoreek haien berezko hizkuntzan idatzi dute: Xabier Irujo historialariak; Jordi Suïls Subirà, Xosé-Henrique Costas eta Mª Pilar Benitez Marco hizkuntzalariek eta Haizea Barcenilla arte historialari eta kritikariak.

Halaber, testu guztiak euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzuli dira.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 4tik aurrera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.