Mutafukaz Aukeraketa eta aurkezpena: Paul Urkijo

urria
01
asteartea
19:00
2019
Betolaza aretoa

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu ditu lehenengo hiru pelikulak eta lehenengoaren proiekzioaren egunean hurbilduko da Oihanederrera bere aukeraketa aurkeztera.

Zuzendariak aukeratutako lehen filma “Mutafukaz” (Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard, 2017, Frantzia / Japonia) da.

Sinopsia: Ezagutzen genuen komikia. Frantsesa da, west coast eragin zoragarriarekin Guillaume Renard goitizenez Runek sortua. Ezagutzen genituen bere izakiak, Angelino, Vinz, Willy. Zapaldu izan genituen lehendik ere Dark Meat City bere hiriko kaleak –hiri kirasduna baina itzela–. Oso gogoko genuen bere scooterra, bere garezurra sutan, bere bizi-larritasuna, espero ez zuen bere halabehar mesianikoa. Norbaitek filma egitea, hori besterik ez zen falta. Eta Run bera izan da, eta Ankama argitaletxea, Shojiro Nishimiren –Batman: Gotham Knight (2008) zuzendu zuen jada– eta STUDIO 4ºC ekoiztetxearen konplizitatearen bila irten eta aurkitu zutenak. Hauxe da emaitza: nahasketa zoragarria, hip hop, usteldura, naturaz gaindiko zientzia fikzioa, beldurra, borroka librea, tristura existentziala eta Toxic Avenger DJaren elektronika.

*16 urtetik gorakoentzat gomendatua

Jatorrizko hizkuntza: frantsesa

*Aurrerakin hau ingelesezko azpitituluekin dago.