Katalana Jordi Serra Geli

azaroa
23
asteazkena
19:00
2016

HAM_bannerGaurkoan Hitz Adina Mintzo zikloan katalana aztertuko dugu.

Katalana mediterraneoaren hegoaldean hitz egiten den hizkuntza erromantzea da, Aragoiko Koroaren loraldiarekin batera Europan bere lekua egin zuena. Geroztik, hizkuntza-komunitate katalan anitzak hainbat egoera eta sasoi ezberdin ezagutu ditu, eta gaur egun ere oso ezberdina da katalana hitz egiten den toki guztietan hizkuntzak duen babesa eta osasuna.

jordi SerraJordi Serra Geli (1976, Girona) gironatarraren eskutik ezagutuko dugu katalana. Gaztetan batxilergoa egiten zebilela, euskara aurkitu zuen irakurraldietako batean eta ikastea erabaki zuen; harrez geroztik hura ikasten ibili da han-hemenka, baina batez ere Bizkaian. Batxilergoa amaituta, filologia klasikoa egiten hasi zen, Bartzelonan, eta amaitu zuenean Euskal Herrira bizitzera etortzea erabaki zuen. 2001an heldu zen Gasteizera, eta ordutik Gasteizen jarraitu du gaur egunera arte. Ogibidez euskara irakaslea da, IKA euskaltegian, eta denbora duenean  hizkuntza eta literatura katalanak ikasteari ekiten dio, UOC-en bidez.

Katalana ikasi duen Pello Ramirez de la Piscina arabarrak ere hartuko du parte aurkezpenean. *Aurkezpena euskaraz izango da.

Urritik apirilera bitartean Hitz Adina Mintzok zazpi hizkuntza gutxitu hurbilduko dizkigu. Saio bakoitzean, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. Saio guztietan (12 ordu) parte hartzen duten pertsonek ZIURTAGIRIA jasoko dute. Horretarako izena eman behar da: hemen.

Abenduan Iris Orosia, hizkuntza ekintzailea eta ikerlaria aragoieraz mintzatuko da. 2017an Guernsey uharteko guernseyera, (Julia Sallabank hizkuntza gutxituetan aditua), Irlandako gaelera (Patrick Carlin Ipar Irlandako soziolinguista euskalduna), Erdialdeko Amerikako lenkera (Alan King hizkuntzalaria, itzultzailea eta euskalaria) eta Asiako hego-ekialdea hokkienera (Sim Tze Wei hizkuntza ekintzailea) hizkuntzak izango dira protagonistak.

Hitz Adina Mintzok munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Euskaldunok ondo dakigu zer den hizkuntza gutxitu baten hiztunak izatea. Testuinguru honetatik abiatuz, zikloak munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du.  2. ikasturte honi maiatzean emango zaio amaiera Udaberri jaia hizkuntza gutxituen musika jaialdiaren edizio berri batekin. Zikloaren lehen ikasturtean, 2015/2016, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera hizkuntzak aurkeztu ziren. 16/17 ikasturtean  Ameriketako quichuera, kaqchikelera eta maya yucateko hizkuntzak landu dira momentuz (ikusi zikloaren bloga).

*Arriskuan dauden hizkuntzei buruz, hizkuntzen heriotzari eta biziberriatzeari buruz, 2010tik honako bibliografia: hemen