Josu Garateren gidaritzapean abiatuko da Ilunabarrean dantzan 2019

2019-01-03 / oihaneder

Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan dator Oihanederren klaustrora, laugarren urtez. Urtarriletik apirilera lau folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Euskal lurralde desberdinetako dantzariek zuzenduko dute saio bakoitza. Guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilariaren gidaritzapean. Eibarko Josu Garate dantzariak gidatuko du lehen saioa urtarrilaren 13an. Parte hartzeko gonbidapenak eskuragai egongo dira Oihanederren harreran, urtarrilaren 3tik aurrera.

Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza bitartean landuko dira; batetik balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako. Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak zuzenduta.

Lehen saioan, urtarrilaren 13an 19:00etan, Ander Zabaleta trikitilariak, Fabien Bucher-ek (gitarra eta mandolina) eta Imanol Zabaletak (gaita, alboka, whistle eta panderoa) berriki sortutako Hika Mika taldeak eskainiko du  zuzeneko musika.

Josu Garatek gidatuko du dantza-saioa (Eibar, 1975). Eibarko Kezka dantza taldean hazia, 1997a geroztik Argia Dantza Taldeko dantzaria da J. A. Urbeltz antropologo eta folkloristaren gidaritzapean. 2018an Urbeltzek berak zuzenduriko Martin Zalakain ikuskizunean lehen dantzaria eta protagonista izan zen. Berriki estreinatutako Dantza filman ere parte hartu du. Gaur egun Dantzan.eus proiektuan eta Aiko Taldearekin dihardu lanean.

Otsailean Miarritzeko Agnes Ceccon-ik zuzenduko du dantzaldia. Martxoan Gasteizko Imanol Zabaletaren txanda izango da eta apirilean  Elgetako Patxi Monterorena.

Dantzaldietako edukiera mugatua da, beraz parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran. Lehen saiorako gonbidapenak urtarrilaren 3tik aurrera jaso ahalko dira.

Urtarriletik martxora bitartean, zikloak  Soka erakusketarekin egingo du bat. Urtarrilaren 18tik martxoaren 3ra egongo da ikusgai Oihanederren.

Ilunabarrean dantzan 2019 arranca de la mano de Josu Garate

/ oihaneder

Por cuarto año consecutivo el ciclo Ilunabarrean Dantzan vuelve al claustro de Oihaneder. De enero a abril se realizarán cuatro sesiones de baile folk, una al mes, los domingos por la tarde. Cada una estará dirigida por instructores/as de diversos puntos de Euskal Herria. En todas habrá música en directo bajo la batuta del trikitilari Ander Zabaleta. El eibarrés Josu Garate dirigirá la primera sesión el 13 de enero. Las invitaciones para poder participar estarán disponibles a partir del 3 de enero en la recepción de Oihaneder.

En cada sesión se trabajarán entre 12 y 15 danzas típicas en los festivales de balfolk; scottish, mazurca, bourré, chapeloise, circle circassien, vals y polca; así como las propuestas propias de cada instructor/a. Tampoco faltarán los  tan arraigados fandango y arin-arin. En todas habrá música en directo bajo la batuta del trikitilari gasteiztarra Ander Zabaleta.

La música en directo de la primera sesión, el 13 de enero a las 19:00, correrá a cargo del recién creado grupo Hika Mika, compuesto por el trikitilari Ander Zabaleta, Fabien Bucher (guitarra y mandolina) e Imanol Zabaleta (gaita, alboka, whistle y pandero).

Josu Garate (Eibar, 1975) será el encargado de dirigir la sesión de baile. Formado en Kezka dantza taldea, desde 1997 es miembro de Argia Dantza Taldea. En 2018 fue el dantzari principal de Martin Zalakain, obra dirigida por el antropólogo y folclorista J. A. Urbeltz. También ha participado en la película Dantza, recién estrenada. Hoy en día trabaja en el proyecto Dantzan.eus y forma parte del grupo Aiko Taldea.

El aforo de las sesiones de baile es limitado por lo que para participar es necesario tener invitación. Estarán  a disposición de los/as interesados/as en la recepción de Oihaneder Euskararen Etxea 10 días antes de cada sesión. Las invitaciones para la primera sesión podrán recogerse a partir del 3 de enero.

De enero a marzo el ciclo coincidirá con la exposición Soka. Estará expuesta del 18 de enero al 3 de marzo.