Oihaneder Euskararen Etxea

martxoa, 2018

13mar19:0021:00ZULOAN: bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrenaLiburu-aurkezpena19:00 - 21:00

Ordua

(Asteartea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

AHT Abiadura Handiko Treneko obretan barrena ibili da Urko Apaolaza ARGIAko kazetaria, ELA sindikatuarekin batera; eta hor ikusi eta entzundakoekin ikerketa-liburua osatu du: "Zuloan". Liburu hori aurkeztera hurbilduko da Oihaneder Euskararen Etxera.

Hesi laranja gurutzatu eta hor ondoan dagoen lan-esplotazioaren azpimundu batekin egin du topo Urkok: ordua 6 euro kobratzen duten beharginak, gaueko bidaia arriskutsuak, Gizarte Segurantzari iruzurra...

Lehen eskuko dokumentazio eta testigantzen bidez, kazetariak berak erakutsiko digu Euskal Y deiturikoan teoriak eta errealitateak askotan ez dutela bat egiten.

 

Erantzun bat utzi

X