Oihaneder Euskararen Etxea

martxoa, 2018

20mar19:0021:00Nola erabili euskara modu ez-sexista batean?Ikastaroa19:00 - 21:00

Ordua

(Asteartea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroak aurrera darrai eta hirugarren saioan Mondragon Unibertsitateko UHEZI fakultateko Amelia Barquín irakaslea izango dugu hizlari.

Euskarak genero markarik ez izanagatik ere, ez da gainontzeko hizkuntzen erabilera sexistetatik libro. Euskarak ere baditu erabilera sexistak.

Horren aurrean kontzientzia hartu eta proposamenak luzatuko dizkigu Amelia Barquínek:  desberdinkeriarik gabeko euskara erabiltzeko eta gaizki esandakoak non-nola-zer eta zergatik esaten ditugun zehazten saiatuko da.

Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Saio honetan izena emateko: hemen.

 

Erantzun bat utzi

X