Gasteizko Kafe Antzokia

Kronologia

  • 90.eko hamarkadaren amaieran, euskarazko kulturgintzaren  inguruan  lan  egiten  zuen  herritar  talde  bat Samaniego zinemak  Kafe  Antzoki  bihurtzen  saiatu  zen, Bilboko Kafe Antzokiak erakutsitako bideari jarraiki. Baina kontaktu batzuk izan ziren arren, azkenean ez zuen emaitzarik lortu.
  • 2004. urtean Euskara Biziberritzeko  Plan  Nagusia  lantzen  ari  ziren  lan-mahaietako batean  “Euskararen  Baliabide  Zentroa”  aipatu  zen,  euskarazko  kulturgintzan ardaztutako erreferentziazko gune bat, baina orduan ere ideiak ez zuen aurrera egin.
  • 2008. urtean EAren eta PSEren akordio  baten  bitartez, Gasteiz Antzokiaren  proiektua  Udalaren  agendan  sartu  zen bete betan.  Append  enpresari  azterketa  bat  eskatu  zitzaion,  eta honek 2009. urtean aurkeztu zuen: “GASTEIZ ANTZOKIA proiekturako proposamena. Egiturak, ezaugarriak eta kudeaketa-ereduak”.
  • 2010. urtean azterketa horren jarraipen gisa, prozesu parte-hartzaile bat abiatu zen  kultura,  euskara  eta  gazteria  arloko eragileekin. Legealdia amaitu, eta egitasmoa ez aurrera ez atzera geratu zen, ordea.
  • 2011n hasitako  legealdi  berrian  proiektua  mahai  gainean  egon  zen  talde  politikoen arteko akordio ezberdinetan. Kokapen  eta  eraikin  ezberdinak  aztertu  ziren:  Guridi  Zinemak aurrena, eta Alde Zaharreko ur-biltegia gero.
  • 2012ko uztailean, eta egitasmoa beharrezkoa zela aldarrikatze aldera, euskalgintzaren  eta  kultugintzaren  inguruko  hainbat  lagunek Gasteizko Kafe  Antzokiaren  Aldeko  Plataforma aurkeztu zuten.
  • 2014ko urtarrilean, “LAZARRAGA EUSKARAREN ETXEA & GASTEIZKO KAFE ANTZOKIA” proposamena” jendarteratu zuten. Bertan,  Kafe  Antzokia  ez  ezik,  Euskararen  Etxea  ere  aldarrikatu  zen  biekin  batera proiektu  oso  bat gauzatzeko. Hortik gutxira osatu zen Lazarraga kultur Elkartea, egitasmoa bere osotasunean sustatzeko beren beregi sortutako elkarte kulturala.

Gaur egun

Lazarraga Kultur Elkarteko kideok lanean dihardugu gure hirian euskara ardatz izango duen azpiegitura kulturala abian jartzeko. Eta horrela, 2018ko uztailean behin-betiko kokapena adostu dugu Gasteizko Udalak eta talde euskaltzaleok: Ruiz de Bergara jauregia, Alde Zaharreko Errementari kalean.

Histórico