Proiektuaren idazkuntza eta obra esleitzeko lehiaketa onetsi du Udalak; lanek 18 hilabete iraungo dute.
2019ko apirilaren 26an tokiko gobernu batzarrak Gasteizko Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea abian jartzeko lehiaketa onetsi zuen. Proiektua idatzi eta garatzeko gehieneko aurrekontua 2.945.850 € izango da, BEZa barne.
Uda ostean Ruiz de Bergara jauregia eraberritzeko lanak hasiko dira eta bertan lau solairu egokituko dituzte; sarbideak Zapatari eta Errementari kaleetik, edukiera handiko areto nagusia, eta kultur sorkuntzarako eta lanerako espazio moldagarriak izango ditu.
Info +: hemen