Espazioak eta baliabideak

Jauregiak guztira, 6.423 m2-ko azalera du. Horietatik 1.365 bigarren sotoan dagoen Ur Biltegia Zaharrari dagozkio.

Zerbitzu iraunkorretarako egokituak dauden guneak (bulegoak, dokumentazio-aretoak eta ikastaroak, mintegiak eta tailerrak egiteko erabilera anitzeko aretoak) alde batera utziz, badira beste zenbait areto, eta azken horiek, guztira, erakusketetarako 2.823 m2 dituzte.

Horretaz gain, erakinak 1.588 m2 lorategi ditu, eta erabilera publikorako gune osagarri gisa pentsatua dago.

Honakoak dira espazio erabilgarriak:

  • Klaustroa (edukiera: 100 pertsona)
  • Atrioa (edukiera: 75 pertsona)
  • Ortuño aretoa (edukiera: 100 pertsona)
  • Betolaza aretoa (edukiera: 65 pertsona)
  • Salcedo aretoa (edukiera: 20 pertsona)
  • Informatika gela (edukiera: 25 pertsona)
  • Jovellanos aretoa (edukiera: 50 pertsona)
  • 2 tailer (edukiera: 25 pertsona)
  • Tailer 1 (edukiera: 15 pertsona)
  • Ur Biltegia (edukiera: 277 pertsona)
  • Falerina lorategia
Espazioen erabilera Oihanederrekin elkarlanean:
  • Proposamena zehaztu honako agirian: Jarduera proposamenerako fitxa
  • Agiria oihaneder@oihaneder.eus-era bidali
  • Epea: ekintza egingo den hilabetearen aurreko hilabeteko 10. eguna baino lehen
    • Adb: Ekintza abenduaren 21ean egin nahi bada, azaroaren 10a baino lehen

Espazioen alokairua hirugarrenei: hemen