Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa

2020-02-07 / oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeak  Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du otsailetik maiatzera bitartean. Seigarren urtea dugu UEUrekin batera euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu diegu. Lau gako jorratuko ditugu: motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa. Izen ematea zabalik dago jada. Ikastaroa otsailaren 25ean abiatuko da.

Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzan sakontzea euskara bezalako hizkuntza gutxituentzat eta komunitate euskaltzalearentzat oso garrantzitsua dela ohartuta, UEU eta Oihaneder Euskararen Etxea jardun horretan murgilduta gaude azken bost urtetan.

Seigarren urtea izango da zeregin honetan sakondu, eta euskal herriko ikertzaile ezberdinen lanak gurera ekarriko eta ikastaro moduan eskainiko dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.

Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta oro har komunitate euskatzaleari eskaintzeko.

Lau saio eta zortzi hizlari izango dira, otsailetik maiatzera, eta horietako bakoitzak ekarpen interesgarri bat egin dio euskarak arlo horietan dituen erronkei eta arazoei. Ikastaroaren helburu nagusia kezka horiek gizarteratzea eta denon artean hausnarketa kolektiboa egitea da.

Motibazioa (Otsailak 25)

  • Euskararekiko motibazioak – Urtzi Arrieta Archilla
  • Zergatik kantatu euskaraz? – Lander Muñagorri Garmendia

Jarrera (Martxoak 31)

  • Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan – Jon Fernandez San Martin
  • Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak – Olatz Zuazo Azpeitia

Testuingurua (Apirilak 21)

  • Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAE-koa eta Kataluniakoa aztergai – Zuriñe Gojenola Goitia
  • Hizkuntzen galera Europar Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik? – Aintzane Toledo Lardi

Aktibazioa (Maiatzak 26)

  • Ahobiziak Barakaldotik Baliarraina – Xabat Ajuriagogeaskoa Uruburu
  • Euskararen aldeko ekimenen eragina. Euskaraldia helburuUrtzi Arriola Fontecha

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Ikastaro osoan (24 €) edota hitzaldi solteetan (saio bakoitzak, 10 €) eman daiteke izena.