Nortasuna+ Zeramikan gorpuztutako hitzak

2022-01-27 / oihaneder

Nortasuna+ erakusketa Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak osatu duten erakusketa da. Oihaneder Euskararen Etxeko 1. solairuan ikusgai egongo da urtarrilaren 28tik otsailaren 27ra arte. Erakusketak Laboral Kutxaren babesa jaso du.

Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da.

Artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testuarekin lotu du. Bitoriano Gandiagarengandik hasi eta Itxaro Bordarengan amaituz, euskal idazle ezberdinen hitzen materializazio prozesu ezberdinak aurki ditzakegu euskal nortasunaren auziari erreparatzen dion erakusketa honetan.

Belaunaldiartekotasuna landu eta euskarari zein identitatearen ikuspegiari modu anitzago batean erantzuteko saiaketa egiteko gogoekin burutu dute zeramikagileek erakusketa. Euskalduntasuna gero eta modu zabalago eta anitzago batean ulertzeko pausu txiki bat gehiago eman nahi izan dute arte eta kulturaren munduan lantzeko dukagun genero arrakalari erreparatzeko besteak beste.

12 hitzen eskulturgile batzen diren lekuan 8 hitzen gorpuzle elkartuko dira. Halaber, hurrengo hauek dira Euskal Keramikagile Garaikidea taldea osatzen duten lagunak:

  • ines gonzalez de zarate (Vitoria-Gasteiz, 1947)
  • Jabi Berasategi (Vitoria-Gasteiz, 1967)
  • Jone Urain (Mendaro, 1967)
  • Koro Martinez (Logroño, 1961)
  • Loli Pinedo (Argantzu, 1951)
  • Maite Salutregi (Eibar, 1963)
  • Ramon Berraondo (Iruña, 1955)
  • Txaro Marañon (Gasteiz, 1955)

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 18:00–20:00
Larunbatetan: 12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jai egunetan: 12:00–14:00

Horrez gain, Nortasuna+ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dira, artistek berek gidatuak:

Otsailak 5, 12:00 (Gonbidapenak: hemen)
Otsailak 12, 12:00 (Gonbidapenak: hemen)
Otsailak 24, 19:00 (Gonbidapenak: hemen)

EKINTZA OSAGARRIAK

  • Urtarrilak 28, 19:00: Nortasuna + erakusketaren irekiera aurkezpena. ITZIAR URIARTE
  • Otsailak 9, 19:00: Kantatu, maitatu eta zalantza. ANARI eta IÑIGO ASTIZ
  • Otsailak 17, 19:00: Etxepare, jalgi hadi batura. XABIER AMURIZA
  • Otsailak 20, 19:00: Euskal literaturaren historia sobrenatural bat. IRATI JIMENEZ
  • Otsailak 27, 13:00: Itxiera ekitaldia. Nortasuna+ making of dokumentala. LAURA ALFONSO MADINABEITIA, ENARA EGILETA, OIER FERNANDEZ CARRASCO, SARA PEREIRA, ALAIA RUIZ DE INFANTE eta SANDRA SALAZAR (GARATU 2021eko partaideak).

ERAKUSKETAREN ESKUORRIA