Oihaneder Euskararen Etxeak Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzera emateko zikloa sortu zuen 2015ean, Beñat Garaiorekin elkarlanean. Orain, 6 ikasturte, 42 hizkuntza eta 63 hizlari igaro ondoren, zikloari agur esateko garaia heldu da.
2015eko udazken hartan Hitz Adina Mintzo zikloa sortu zen munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberasteko helburuarekin. Munduko hizkuntza aniztasuna balorean jartzeaz gain, lurralde ezberdinetako kultura ezberdinak ezagutu ditugu gertutik.
Ikasturteak bidelagun Garabide, Hizkuntzen Unesco Katedra eta EHU/UPV izan ditu. 2018-2019 ikasturtean UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen eskaintzaren barruan sartu zen zikloa, balio akademikoa azpimarratzeko.
Guztira 6 ikasturte hauetan, 42 hizkuntza aurkeztera heldu gara eta 63 hizlari izan dira guztira gurekin Oihanederren:
- 31 euskaraz, 7 gaztelaniaz, 2 katalanez eta bana asturieraz, aragoieraz eta galizieraz
- Europako 22 hizkuntza, tartean, 4 Euskal Herrikoak
- Amerikako 10 hizkuntza
- Afrikatik beste 7
- Asiatik kurduera eta hokkienera
- Ozeaniatik maoriera
2015 haretan zikloa martxan jarri genuenean, ez genuen askorik espero horren ibilbide luzea egingo zuenik ziklo honek.
Orain berriz, Hitz Adina Mintzo zikloaren amaierara heldu gara, besteak beste, munduko hainbat eta hainbat hizkuntza gutxituen berri eman, gertu sentitu eta haien biziraupenaren aldeko aldarria egin dugulako iada. Gasteiztik eta Oihanederretik hizkuntza gutxituen biziberritzeari ekarpen polita egin diogulakoan gaude.
Abentura honetan gure bidelagun izan zareten guztioi eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Biba zuek!