Zutuberrak Eidabe

urtarrila
03
osteguna
12:00
2019
Ur-biltegia

Gabonetan Jai zikloaren hirugarren saioak  Eidaberen Zutuberrak ikuskizuna hartuko du.

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak bailiran, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

Ikuskizuna 7-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 55 minutuko iraupena du. Ateak 11:45ean irekiko dira.

Ikuskizunaren ostean Goian proiektuaren eskutik UrbanDance dantzaldia egongo da.  Koreografia bat egingo dute eta ondoren bertaratutakoak beraiekin dantza egitera gonbidatuko dituzte.

Parte hartzeko gonbidapenak Oihanederren harreran egongo dira eskuragai abenduaren 17tik aurreraPertsona bakoitzeko gehienez 4  gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile. 

Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.