[BERTAN BEHERA] Zurrunbilo Euskal arte eszenikoen inguruko topaketa

apirila
04
larunbata
12:00
2020
Ortuño

Oharra: Oihaneder Euskararen Etxeak egoera zail honetan, jasotako gomendioei eta aginduei jarraiki, JARDUERA GUZTIAK BERTAN BEHERA utziko ditu larrialdia baretu arte.

2017an sortutako jaialdiak, Zurrunbilo-k, berriro izango du topaleku Oihaneder. Aurten arte eszenikoen inguruko jardunaldia antolatuko da.

Euskal konpainien lan egiteko moduak eta haien oihartzunak gizartean Euskal arte eszenikoen inguruan sortzen ari diren prozesu eta saretze-dinamikak kontuan hartuta, beste urte batez, profesional, sortzaileen eta publikoaren topagune bilakatu nahi ditugun topaketa gertatuko da jaialdiaren barruan.

Egun osoko topaketa prestatu dugu. Aurten, ez da soilik profesionalen topaketa izango. Publiko orokorra gonbidatua dago, arte eszenikoen eragile garrantzitsu bezala, haien partaidetzarekin elkarlana eta topaketa jorratzeko.

Edizio honetan lengoaiak eta hizkuntzak hartu ditugu ildotzat. Hau da, topaketa honetan, alde batetik barne moduak eta bestetik kanpora begira zeintzuk diren egoerak aztertu nahi ditugu. Horregatik eragile guztien parte hartzea nahi dugu: artistak, kudeatzaileak, programatzaileak eta publikoa.

EGITARAUA eta izen ematea: http://salabaratza.com/eventos/euskal-arte-eszenikoen-inguruko-topaketa-zurrunbilo-jaialdia/