Zortziak bost ALEAn Inaugurazioa

urtarrila
17
ostirala
19:00
2020
1. solairua

“Zortziak bost ALEAn” erakusketa urtarrilaren 17tik otsailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai Oihanederren. Urtarrilaren 17an egingo da inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00

Bost urte bete berri ditu ALEAk, Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna.

Oraingoan aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizarteko aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txokoak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai.

ALEA (r)ekin elkarlanean