Zortziak bost ALEAn Bost urteko ibilbidea argazkitan

urtarrila
17
ostirala
19:00
2020
otsaila
02
igandea
21:00
2020
1. solairua

Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna.

Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai.

Erakusketa urtarrilaren 17an zabalduko da, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
ALEA (r)ekin elkarlanean