Zoriontsuak izatea aukeratu genuen Mikel Ayllon eta Piszifaktoria

azaroa
28
igandea
18:30
2021
Klaustroa

Emanaldi berezia izango da gaurkoa, alde batetik antzezlan labur bat ikusteko aukera izango delako, eta bestetik, liburu bat aurkeztuko dugulako.

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia izango da Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana. Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean burutuko da liburuaren aurkezpen antzeztua.

Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak Piszifaktoria esperimentazio taldea osatzen dute: 2015ean sorturiko proiektu honetan artearen diziplina desberdinetan aritzen dira bi artistak. Hain zuzen ere, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira laborategian prestatzen dituzten edabeen helburua.

Elkar ezagutu genuen eguna

Oreka ia ezinezko batean mugitzen den antzezlana da hau, eta gaur egungo hainbat gai jartzen ditu mahai gainean: ustezko normaltasun batek eragiten duen larritasuna; gero eta bakartuago bizi den gizartea; urrutiko harremanak; elkarrekin egoteko, hitz egiteko, maitasuna adierazteko edo sexua praktikatzeko teknologiaren erabilera…

Hortaz, ondorengo galderaren inguruko gogoeta egiten du antzezlanak: Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?

“Elkar ezagutu genuen egunean, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?”

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 18tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.