Zerbait al dago hil ostean?
Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera?
Bizitakoaren arabera erabakiko al da norabidea?
Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak?
Hildakoen bizipenak?
Bizi penak? Hil penak?
Horrelako gaiak landuz publikoari barre algarak sortzea da antzezlan honen funtsa. Anodino Teatroa taldeak sortua, komedia zoro honetan hil ondoren gertatzen denaz hitz egingo da.
Armando da protagonista, zeina bizitza osoa lanean igaro ostean, zeruan deskantsatzea beste helbururik ez zuen gizona. Baina kapitalismoa ere hara gora heldu da, eta bere produktibitate faltagatik agian kanpoan geldituko da.
Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean eta Mikel Fernandinoren testuan oinarritua, Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino izango dira oholtza gainean arituko diren aktoreak. Anodino Teatroa konpainiaren proposamen berria.
FITXA TEKNIKOA:
- Testua: Mikel Fernandino
- Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea
- Zuzendari laguntzailea: Leire Orbe
- Antzezleak: Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino
- Euskarazko itzulpena: Iñaki Ziarrusta
- Jantziak: Ane Pamparacuatro
- Konpainia: Anodino Teatroa
- Iraupena: 60 minutu