Zaharrak berri (Astolasterrak) Irri-Barra gauak 2018

abuztua
30
osteguna
20:00
2018

Aurtengo Irri-barra gauak jaialdian bi proposamen berri izango dira Falerina lorategian umore gauez gozatzeko: Zaharrak berri (Astolasterrak) eta Putinen guardasola.

Lehenengo saio honetan Ay! antzerki taldeko Nerea Gorriti eta Barbara Rivas hurbilduko dira gurera beren antzezlan berezia oholtzara eramateko.

Zaharrak berri Euskal Herriko antzerki herrikoiaren jatorria ikertzeko interesa eta antzerki mota hau egungo publikoarekiko sentikortasunarekin lotzeko helburuarekin sortzen da. Taldearen ideia, jarrera eta nortasun herrikoia duten antzezpen hauek oraingo espazio eta publikora moldatzea da.

Sinopsia:

Bi aktore, jai herrikoi, inauteri eta maskaradetan erabiltzen diren jantzi tradizionalak soinean dituztela, musika eta kantuen bidez antzezpenari hasiera emango diote. 1818. urtean kokatuta gaude, eta astolasterrak debekatu egin dira. Hala ere, emanaldi “klandestinorekin” aurrera egitea erabakitzen dute. Antzezlana, hiru pieza satirikoz osatuta dago, eta aktoreek pertsonai ezberdinei bizitza emango diete, musika eta dantzarekin nahastuz. Emanaldi osoan zehar, antzezleek beraien istorio pertsonalei buruz eta garai hartako emakumearen posizioaren aldarrikapenari buruz hitz egingo dute. 

Fitxa:

  • Konpainia: Ay Teatro!
  • Aktoreak: Nerea Gorriti eta Barbara Rivas
  • Zuzendaria: Francisco Lidón