Umorea politikoa da

urria
04
asteazkena
19:00
2017

Umorea politikoa da. Horixe izan da Jakin Aldizkariaren 220. zenbakiaren ardatz eta ondorioa. Umorearen eraikuntzari eskaini dio aldizkaria.

Hain zuzen ere, horixe izango dute solasgai Uxoa Anduaga soziologoak eta Laura Mintegi idazle eta EHUko irakasleak. Biek hartu dute parte aldizkarian, eta norbere esperientziatik eta euskaldunon ikuspegitik arituko dira eztabaidan umorearen erabileraz eta esanahiaz. Iñigo Astiz kazetariak zuzenduko du mahai-ingurua.

Nork zeri barre egin, zergatik eta zertarako. Mugaren alde batean edo bestean kokatzen gaitu umoreak. Posizionatzen gaitu. Eta euskaldunok muga lerro horretan egiten dugu balantza: Mission Pays Basque eta Ocho Apellidos Vascos pelikulak edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saiorekin sortutako harrabotsa horren lekuko. Horixe aztertu du Jakinen 220. aldizkariak eta gaurkoan mahai-inguru formatuan dakar Oihanederrera.