Udaberri birziklatua [4-8 urte] Txikienak hazi eta nagusienak gaztetu!

apirila
08
ostirala
17:30
2022
Falerina lorategia

Udaberrian zehar Dona Dona Katona zikloaren baitan hiru lantegi eskainiko dira, hilabeteko bat. Haurrek eta helduek familia giroan euskaraz elkarrekin jolas egiteko parada izango dute lantegietan.

Ziklo hau Udaberri birziklatua lantegiarekin hasiko da. 4-8 urte arteko haurrei zuzendutako ekintza honetan berrerabilitako materialen bidez udaberriari lotutako eskulanak egingo dira. Poltsak eta arropak kolorez jantzi! tailerra 8-10 urte bitartekoentzat eskainiko da eta telazko poltsak eta arropak margotzeko eta atontzeko aukera emango zaie parte-hartzaileei. Amaitzeko, Eguzki-loreak eta San Juan sua lantegia eskainiko da ekainean: 6-8 urte bitarteko haurrak bertako ohiturak eskulanen bidez bere egiteko lantegia izango da.

Udaberri birziklatua

Udaberria dator eta naturak eskaintzen digun hori erabili eta bererabiltzeko irrikitan gaude. Naturan bai, eta baita etxean ere, gure bidelagun bihurtu ditzakegun objektuak aurkitu ditzakegu: paperak, harriak, kartoiak… Gela Horia-ko lagunek, haurrak gurasoekin batera eskulan ezberdinak egin ahal izateko idei mordoa emango dizkigute. Ba la zatoz gurekin udaberria irudikatzera?

Gela horia

Oihanederrek duen Gasteizko eragile kulturalekin elkarlana sustatzeko helburuari jarraituz, Dona Dona Katona zikloaren udaberriko edizio hau Gela horia-ko kideek dinamizatuko dute. Gela horia, 2020ko abenduan ireki zen sormen gunea da. Beraien hitzetan, “artea oso maitea duten bi lagunek sortutako proiektua da. Hau da, tailer bat” eta hantxe astero adin desberdinetara bideratutako ekintzak gauzatzen dituzte. Honetan, Oihanederren izango dira arte teknika ezberdinak adin anitzeko ume eta familiei erakusten.

IZEN-EMATEA:

Lantegi honetan parte hartzeko inprimaki honen bidez izena eman beharko da.

  • Epea: martxoaren 25etik aurrera (10:00etatik aurrera)
  • Edukiera mugatua.
  • 4-8 urte bitarteko adineko haurrek lehentasuna izango dute jarduera honetan.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da izen-ematea aurrez egitea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino bi aste lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Izena eman dutenek izango dute lehentasuna.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere izena eman behar dute.
  • Jardueraren egunerako eguraldi iragarpena ez bada ona, eraikinaren barruan egingo da jarduera.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura izen-emateak duen balioa galduko du.
  • Heldu bakoitzak, gehienez, bi haurrekin joateko aukera izango du.
  • Gomendagarria da jarduerara zikintzeko aproposa den arropa ekartzea.