Txoriak

abendua
02
Ostirala
20:00
2016

txoriak2-iosu-martinLaboa gertutik musika-instalazioaren barruko ekimena.

Txoriak Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria da, Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografiarekin, eta Iñaki Salvadorren aholkularitza musikalarekin sortutakoa.

Dantza ikuskizuna Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak… Iñaki Salvadorrek jasotako soinu banda erabiliz, Laboaren kantarik ezagunenetarikoen bidez ikuslea hunkitu eta liluratuko duen dantza ikuskizuna dugu.

Dantza garaikidea oinarri duen ikuskizun honek publiko berria erakarri nahi du, Josu Mujikak sortutako eta 12 dantzarik eskenan jarritako mugimenduaren musikalitatearekin limurtuko den publikoa. Uztarketari Mikel Laboaren musikaren emozioa lotzen zaio: gure gogoa, gure erreferenteak, gure barnea… Lilura eta artea gureganatzeko obra.

Laboa gertutik musika-instalazioaren egitaraua:

laboa_eskuorriabalea-159x120_laboa