TOSTA bandak kontzertua emango du apirilaren 26an Principal Antzokian.
“Tosta” hitzak ontziaren bankada esan nahi du, eta Europako Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxitu askotan aurki daiteke.
TOSTA kontzertu/ikuskizunean TOSTA BANDAko 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte, haien artean OREKA TX-ko kideak daudelarik. Guzti hauek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Eskozian, Galizian, Frisian, Irlandan, Galesen, Kornuallesen eta Euskal Herrian. Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira.
Txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia bistarazten duen kontzertu ikuskizun originala, musika eta dantza mailan indartsua eta eszenikoki zaindua.
2 sarrera nahi? Asmatu erantzun zuzena!
- Asiako zein hizkuntza gutxitu aurkeztu dugu orain arte Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloan?
- A) ainuera, kurduera, txabakanoa
- B) hokkienera, kurduera
- C) ainuera, hokkienera, ryukyuera, jejuera