TopAraba Eman izena otsailaren 11ra arte

otsaila
12
larunbata
10:00
2022
Ortuño

IZEN EMATEA OTSAILAREN 11RA ARTE LUZATU DA.

Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarri du martxan bigarrenez. Kultur diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da, eta euskarazko kultur sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.

Egitasmoak otsailaren 12an burutuko den topaketa izango du abiapuntu, eta Kultiba enpresak dinamizatuko du saioa. Hasieran, partaideek haien buruak aurkeztu eta dakartzaten ideiak azalduko dituzte labur-labur. Entzundakoaren arabera, partaideen artean elkarrizketa azkarrak antolatuko dira, eta, dinamika ezberdinak erabiliz, sortzaileen sarea sortu eta proiektuak garatzeko behar den gutxieneko konfiantza landuko da. Horrela, egitasmoak izango dituen hurrengo urratsak eta parte hartzeko aukerak azalduko dira.  

Topaketa honetan izena emateko epea otsailaren 11ra arte egongo da irekita.

Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da topaketarako sortu den inprimakia betetzea. Egitasmoa bere osotasunean 18 urtetik gorako eta Araban erroldatutako kultur sortzaileei zuzenduta dago, beren-beregi.

Egitasmoak Karraskan elkartearen laguntza eta Vital Fundazioaren babesa dauka.

Egitasmoaren oinarriak: hemen. Izen-emate inprimakia: hemen.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.