Titapia Anaiz Mendiboure eta Iratxe Gallardo

ekaina
03
ostirala
19:30
2022
Ortuño

Taulara lehiaketa formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da. Laboral Kutxaren laguntzaz, Taularamikroantzerki lehiaketa antolatu du bigarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak.

Epaimahaiak Ainhoa Ordoñezen Oroitzapen gorriak eta Benan Oregiren Ezkaba 1938 lanekin batera, Titapia antzerki laburra saritu zuen. Lehenengo bi lanak martxoaren 27an aurkeztu ziren eta Titapia, berriz, ekainaren 3an (Covid-19aren eraginez ezin izan baitzuten besteekin batera aurkeztu).

Titapia

Nekanek eta Bakartxok ez zuketen inoiz pentsatuko terapeutaren kontsultako atzerapena beren bizitzako unerik zintzoenetako bat bihurtuko zenik.

Titapiak amatasunari aurrez aurre begiratzen dio, pertsonaiek gaia gardentasunez jorratuko dute. Nekane eta Bakartxo tabua hausten ausartuko dira, amatasunaren alde gogor eta ez hain erakargarria plazaratuz. Emakumeek bizi duten eta kontatzen ez den horri ahotsa jarriko diote. Haien bizipenak zintzotasunez partekatuko dituzte, norberaren ezinegon eta kezkez sakonki mintzatuko dira eta, bereziki, beren buruez egingo dute barre, hori baita askotan terapiarik onena.

Antzezlanak ikuspuntu errealista eta, batez ere, komikoa du, batzuetan umore absurduaren ikutuak ere dituela esan daiteke.

Fitxa Artistikoa

  • Zuzendaritza: Arrapala Konpainia
  • Testua: Iratxe Gallardo, Anaiz Mendiboure
  • Antzezleak: Iratxe Gallardo, Anaiz Mendiboure
  • Ekoizpena eta Banaketa: Arrapala Konpainia
  • Iraupena: 30 min

*Helduei zuzendutako antzezlana

Babeslea:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 26tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.