The Florida Project Aukeraketa: Paul Urkijo

azaroa
05
asteartea
19:00
2019
Betolaza

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu ditu lehenengo hiru pelikulak.

Zuzendariak aukeratutako bigarren filma “The Florida Project” (Sean Baker, 2017, AEB) da.

Sinopsia:  The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

*16 urtetik gorakoentzat gomendatua

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa