Taulara Lan irabazleen aurkezpena

martxoa
27
igandea
18:30
2022
Hainbat leku

Taulara lehiaketa formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da. Laboral kutxaren laguntzaz, Taularamikroantzerki lehiaketa antolatu du bigarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak. Lehiaketa honek euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini.

Bigarren edizio honetara kalitate handiko zortzi proposamen aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da aurten proposamen arabarrak nagusitu direla, zortzi horietatik bost lurralde honetatik jaso baitira, beste bi Gipuzkoatik, eta bakarra Bizkaitik.

Gainera, epaimahaiak sari ezberdinak jasotzeko aukeratu dituen hiru lanak ere arabarrak izan dira. Honako hauek, hain zuzen:

  • Oroitzapen gorriak. Ainhoa Ordoñez eta Erik Perianes
  • Titapia. Anaiz Mendiboure eta Iratxe Gallardo
  • Ezkaba 1938. Benan Oregi Iñurrieta

Hiru lan irabazleak Oihanederren aurkeztuko dira martxoaren 27an, Nazioarteko Antzerki Egunean.

2 saio egingo dira:

  • Lehenengoa, 18:30etatik aurrera
  • Bigarrena, 19:30etatik aurrera

BABESLEA:

*OHARRA: Covid 19-ak eragindako kalteen ondorioz, Titapia antzezlana ez da taularatuko.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 17tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.