SUK SUK Ray Yeung, 2019 - Hong Kong, 91'

ekaina
07
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Ikasturteko azken filma SUK SUK hongkondarra izango da.

70 urteko Pak, erretiratzeari uko egiten dion taxilaria, Hoi izeneko 65 urteko aita ezkongabearekin dago parke batean. Nahiz eta biek beren sexualitate disidentea ezkutatu duten, harro daude lan gogor eta determinazioarekin sortu dituzten familiez.

Hala ere, hasierako topaketa labur horretan, urte askoan zapaldua izan zen zerbait azaleratzen da. Bi gizonek beren istorio pertsonalak gogoratu eta elkarri kontatzen dioten bitartean, etorkizun posible bat ikusten dute elkarrekin.

SUK SUK-ek hirugarren adinean sartzear dauden bi gizonen eguneroko une sotilak aztertzen ditu, tradizio kantonestarrak ezarritako itxaropenen eta norberaren nahien arteko borroka.

  • Jatorrizko izenburua: SUK SUK
  • Urtea: 2019
  • Zuzendaria: Ray Yeung
  • Gidoia: Ray Yeung
  • Ekoizpena: Michael J. Werner, Teresa Kwong, Sandy Yip
  • Musika: Veronica Lee
  • Muntaketa: William Chang, Nose Chan
  • Aktoreak: Taio Bo, Ben Yuen, Patra Au Ga Man, Lo Chun-Yip, Kong To, Lam Yiu-Sing, hiu Yee Wong, Yixin Hu, Lau Ting Kwan, Wai-Keung Chu.
  • Argazkia: Leung Ming-Kai
  • Herrialdea: Hong Kong
  • Jatorrizko Hizkuntza: Kantondarra
  • Gaia: Homosexualitatea heldutasunean
  • Iraupena: 91′

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 31etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.