Stop-Zemlia Kateryna Gornostai, 2021 - Ukrania, 122'

otsaila
01
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Masha, institutuko ikasle barnerakoiak, baztertua ikusten du bere burua, Yana eta Seniarekin ateratzen denean izan ezik, haiekin partekatzen baitu bere inkonformismoa. Graduazio urtea gainditzen saiatzen den bitartean, Masha hain maitemindu egiten da, ezen bere erosotasun eremua utzi eta bidaia bati ekiten dio helduaroaren hasieraren nahasmen emozionalatik.

Fresko, zuzen eta sentikor, Stop-Zemliak egungo nerabezaroaren zalantzak eta irrikak, desioak eta intimitateak marrazten ditu: gazte izatearen sentsazio kezkagarriaren ikuspegi erradikala, benetakoa eta sentikorra. Klixeak alde batera utzita, begirada itsatsita protagonisten bizitzei, tarteka ia modu dokumentalean. Kateryna Gornostai zuzendari ukrainar hasiberriak, autoaurkikuntzari eta eskatzen duen sendotasunari buruzko istorio oso pertsonal batera hurbiltzen gaitu, aktore ez profesionalen talde batek lagunduta.

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

*Aurrerakina azpitituluekin ingelesez

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: STOP-ZEMLIA
  • Urtea: 2021
  • Zuzendaria: Kateryna Gornostai
  • Ekoizpena: Gennady Kofman, Oleksii Zgonik
  • Musika: Maryanna Klochko
  • Muntaketa: Kateryna Gornostai
  • Aktoreak: Maria Fedorchenko, Yana Isaienko, Oleksandr Ivanov, Arsenii Markov
  • Argazkia: Oleksandr Roshchyn
  • Herrialdea: Ukrania
  • Jatorrizko hizkuntza: Ukraniera
  • Gaia: Nerabezaroaren gatazkak
  • Iraupena: 122′

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 25etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.