iraila
21
astelehena
00:05
2015
urria
07
asteazkena
23:55
2015
Sortegia izenpean Oihaneder Euskararen Etxeak udazkeneko sormen ikastaro-sorta antolatu du. Zehazki urritik abendura bitartean lau ikastaro garatuko dira, 8 asteetan zehar. Ikastaro bakoitza ordu eta erdiko 8 saiotan egituratuta dago, astero saio bat, guztira 12 ordu.
- Izena ematea: Irailaren 21etik urriaren 7ra bitartean, biak barne.
- Bete ondoko FORMULARIOA on-line edo Oihaneder Euskararen Etxeko harreran.
- Ikastaroak 16 urtetik gorako lagunei zuzendutakoak eta doakoak dira
- Plaza mugatuak: Urriaren 8an izena emandako guztien artean zozketa egingo da
- Ikastaro-sorta:
- Ahozko kontalaritza: irudimena eta emozioaren ahotsa: Istorioen kontaketan dauden mekanismoak aztergai.
- Astelehenero, 19:00-20:30
- Hasiera: urriak 26 / Amaiera: abenduak 21 (abenduaren 7an klaserik ez)
- Hezitzailea: Itziar Rekalde
- Soinu-ekipamendu muntaketa eta erabilera: Soinu-ekipamendu bat erabiltzen hasteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak landu eta praktikan jarriko dira Eskilarapeko soinuak zikloko kontzertuetan.
- Asteartero, 19:00-20:30
- Hasiera: urriak 20 / Amaiera: abenduak 15 (abenduaren 8an klaserik ez)
- Hezitzailea: Mikel Egiluz
- Komiki sorkuntza: Komikigintzaren oinarrizko ezagutzak landuko dira modu teoriko-praktikoan.
- Asteazkenero, 19:00-20:30
- Hasiera: urriak 21/ Amaiera: abenduak 16 (abenduaren 9an klaserik ez)
- Hezitzailea: Ainara Azpiazu
- Moda moduz. Sormena eta birziklatzea: Arropa, oihal eta bestelako materialak birziklatuz moda sormena garatzeaz gain, moda iraunkorraren inguruan esperimentatu eta adierazpen aske eta originala landuko da.
- Ostegunero, 19:00-20:30
- Hasiera: urriak 22/ Amaiera: abenduak 17 (abenduaren 10ean klaserik ez)
- Hezitzailea: Maddalen Agirre
- Ahozko kontalaritza: irudimena eta emozioaren ahotsa: Istorioen kontaketan dauden mekanismoak aztergai.