Olentzero eta Mari Domingi

abendua
18
ostirala
18:30
2015

SolasAlean_Olentzero Mari Domingi_webAukera bazenu, zer galdetuko zenieke Olentzero eta Mari Domingiri? Euren askari gustukoena zein den jakin nahiko zenuke? Euren objektu kuttunak ezagutu? Euren gustuko musika entzun?  Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira  eta bota zure galdera!Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira  eta bota zure galdera!

IMG_2247Elkarrizketa baino lehen, 16:30ean gabonetako apaingarrien TAILERRA egingo da KTD Jendeak gidatuta. Bertan ALEA aldizkari zaharrekin gabonetako apaingarriak egingo dira, forma eta tamaina desberdinekin. Irudimena, trabezia eta birziklapena landuz, papera, artaziak, kola eta sola pixka bat nahikoak izango dira apaingarri sinple bezaien dotore, eder eta ikusgarriak egiteko.

Tailerretako lekuak mugatuak dira. Parte hartzeko izena eman behar da oihaneder@oihanedereuskararenetxea.eus helbidean, parte hartzaile kopurua eta izen-abizenak zehaztuz.

ELKARRIZKETA IREKIA 18:30ean izango da klaustroan. Parte hartzen duten umeek nahi beste galdera egin ahalko dikiete Olentzero eta Mari Domingiri. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #solasALEAn traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn eta Hirineten argitaratuko dira.

SolasALEAn Oihaneder, ALEA aldizkaria eta Hirinet atariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena.