Kike Amonarriz

urria
16
ostirala
19:00
2015

SolasAlean_kartela_Kike_inprentarako2Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Kike Amonarrizi? Bere askari gustukoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Bere gustuko musika entzun?  Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira  eta bota zure galdera!

SolasALEAn Oihaneder, ALEA aldizkaria eta Hirinet atariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena.

SolasAlean_eskuorria_BKike Amonarriz (Tolosa, 1961) filologo, soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Tolosako udaleko euskara teknikaria eta Siadeco elkarteko soziolinguista izandakoa, Garabide elkarteko kidea… Kargu zerrenda luzea du.  Zeruko argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu eta Argiarekin Txorakikeriak liburua ere argitaratu du. Halaber, Euskal Telebistan hainbat saiotan hartu du parte aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Hau da A.U., Txiskola, Barrebusa, Mihiluze… Azken urteetan Tribuaren Berbak saio arrakastatsua aurkeztu du, orain gazteleraz ere eskainiko dena. Horrez gain, gaur egun Burubero lehiaketa berria ere aurkezten du. Ezin lanpetuagoa badago ere gurera hurbiltzeko gonbitea pozez hartu du.

Elkarrizketa irekira  hurbiltzen zaretenok nahi beste galdera egin ahalko dizkiozue Amonarrizi. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #solasALEAn traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn eta Hirineten argitaratuko dira.

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Betolaza aretoan.

Hurrengo SolasALEAn-ak: