Juan Jose Ibarretxe

urtarrila
29
ostirala
19:00
2016

SolasAlean_kartela_Ibarretxe_webAukera bazenu, zer galdetuko zenioke Juan Jose Ibarretxe lehendakariari? Bere askari gustukoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Bere gustuko musika entzun?  Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira  eta bota zure galdera!

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA aldizkariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena.

Elkarrizketa irekira hurbiltzen direnak nahi beste galdera egin ahalko dizkiote Ibarretxeri. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #SolasAlean traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratuko dira.

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Ortuño aretoan.

ADI! Lekua mugatua da. Tokia ziurtatzeko denborarekin joatea gomendatzen da.