Joxe Mari Agirretxe (Lasarte Oria, 1964), “Porrotx”ekin herrigintzaz eta irrigintzaz solasALEAn egoteko aukera izango dugu oraingo honetan.
Takolo, Pirritx eta Porrotx taldean lehenengo eta ostean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ibili da eta dabil Agirretxe. Porrotx pailazoa eta bera, gero eta gehiago dira bat eta bakarra.
Elkarrizketa irekira hurbiltzen zaretenok nahi beste galdera egin ahalko dizkiozue Agirretxe-Porrotxi eta ohi den bezala bere objektu kuttunak ezagutu, bere abestirik gogokoena entzun eta bere askari gustukoena elkarrekin askaltzeko aukera izango dugu. Giro lasai eta hurbilean kontu-kontari ibiltzeko aukera aparta!
Elkarrizketa irekira etortzeko aukera ez duenarentzat, sare sozialen bidez ere galderak egiteko aukera dago, #SolasALEAn traola erabilita.
Helduei zuzendutako elkarrizketa da, alegia, ez da umeentzako ekintza. Sarrera irekia da lekua bete arte. Elkarrizketa 18:30ean izango da atrioan. Bertan esandakoak ALEAn argitaratuko dira.
SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA aldizkariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal eta Juan Jose Ibarretxe izan ditugu gurean solasAlean.