
Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Josebe Iturriozi? Bere askari gustukoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Bere gustuko musika entzun? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!
SolasALEAn Oihaneder, ALEA aldizkaria eta Hirinet atariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena.
Josebe Iturrioz-ek (Ordizia, 1978) Filosofia ikasi zuen Donostiako fakultatean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun aholkulari lanetan dabil. Kontzientzia feministaren eremuan dabiltzan gaiak eztabaidatzen, azaltzen eta praktikan jartzen saiatua da eta gizarte mugimenduetan ere luze ibilia Plazandreok plataforman edo Medeak taldean esaterako. Lanketa sakona eskaini dio feminismoari, gaur egun duen diskurtso indartsu eta bizkorra garatu arte. Jendaurrean ETB2ko Pasalo/Ni más ni Menos magazineko gonbidatu gisa egin da ezaguna.
Elkarrizketa irekira hurbiltzen zaretenok nahi beste galdera egin ahalko dizkiozue Joseberi. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #solasALEAn traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn eta Hirineten argitaratuko dira.
Elkarrizketa irekia 18:30ean izango da atrioan.