Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Ane Irazabali? Bere askari gustukoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Bere gustuko musika entzun? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!
Historian lehenengo eta geroago ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, bigarren karrera bukatuta, Palestinako albiste agentzia batera joan zen lanera Ane Irazabal (Arrasate, 1984) eta geroztik freelance kazetari dihardu, batez ere Ekialde Hurbilean. Komunikabide desberdinetan- Argia, Berria, EITB edo Telesur, besteak beste-, ibili da Arabiar herrialdeetako gatazka desberdinen berri ematen. Italian eta Grezian ere sarritan egon da lanean. Azken hilabeteetan errefuxiatuen krisialdia gertutik jarraitu du.
SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA aldizkariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena.
Elkarrizketa irekira hurbiltzen direnak nahi beste galdera egin ahalko dizkiote Irazabali. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #solasALEAn traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratuko dira.
Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Betolaza aretoan.