Soka Euskal dantzaren urratsetan

urtarrila
18
Ostirala
20:00
martxoa
03
Igandea
20:00
Erakusketa Gela

 EKEk, Euskal Kultur Erakundeak, ekoiztutako SOKA erakusketa ibiltaria Oihanederren izango da urtarrilaren 18tik martxoaren 3ra bitartean. 

Erakusketa multimedia honek euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan dago (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa)  eta 400 ilustrazio kontsultagarri baino gehiago daude bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak…). Besteak beste, Euskadiko Filmategiko altxor batzuk eta oso ezezagunak diren artxiboak erakusten dira. Ikus-entzunezko material  horri, euskal dantzaren estetika eta alderdi soziala jorratzeko erakusketarako propio sortu diren  bideoak gehitu zaio. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak izan dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.  

Erakusketaren inaugurazioa urtarrilaren 18an izango da arratsaldeko 20:00etan. Bertan EKEko ordezkariak izango dira, erakusketa aurkezten.  

EKE (r)ekin elkarlanean