SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren bisita gidatua eskainiko du Oier Araolaza dantzari eta antropologoak (Elgoibar, 1972). Bera izan zen, hain zuzen ere, erakusketaren sorkuntza-lanetan parte hartu zuten kideetako bat.
Bisita gidatuaren bidez, euskal dantzari begirada zabal eta modernoa eskaintzen dion erakusketa honetan dauden hainbat jakingarri, harribitxi eta bereizgarriren inguruko argibideak eskainiko ditu.
Edozerren gainetik, Oier Araolaza dantzaria da. Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez, eta gaur egun Kezka eta Argia taldeetan aritzen da. Dantzan.eus webguneko editorea ere bada, baita Euskal dantza liburuaren egilea ere (Etxepare, 2012). 2010etik Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da eta gaur egun, EHUko ikerlaria da; dantza eta generoari buruzko tesia egiten ari da. Estreinatu berri den Dantza filman parte hartu du.
*Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte