Sexijentziak askatuz & Umorea

abuztua
27
larunbata
20:00
2016

irribarragauak_irudi nagusia_webAsteburua algaraka igaroko dugu “Irri-barra gauak” umore antzerki eta bakarrizketa saioekin. Gauero bi ikuskizun egongo dira, 20:00etan lehena eta 22:00etan bigarrena, Falerina lorategian.

Gaurko saioa Bazen behin clown-en “Sexijentziak askatuz” ikuskizunarekin abiatuko da.  Jose Cruz Gurrutxagak itxiko du irri asteburua “Umorea” bakarrizketarekin.

Ekintza doakoa da eta sarrera librea tokiak bete arte.

IrriBarraGauak_160827Sexijentziak askatuz” (Bazen behin clown): Pituxak larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoen inguruan hitz egiterakoan. Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Amarengana joko du lehenik. Bere kabuz ere pornoan laguntza bilatuko du. Lagun pare bat ere azalduko dira,  eta nola ez, bikotea. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologarengana jotzea erabakiko du. Publikoaren parte-hartzea ere eskatuko du, deskubrituko duen bide berrian laguntza bila

Umorea” (Jose Cruz Gurrutxaga): Hitz joko bat da. Jolasa. Horixe delako antzezpen ororen funtsa, jolasa. Eta ikuskizun guztien oinarri. Umorea eta ikuskizuna. Ikusleak eta antzezlea. Harreman horretan bakoitzak bere rola bete behar. Umoristarena badakigu zein den baina ba ote dakigu ikuslego edo publiko izaten? Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin. Hain zaila ere ez da. Jose Cruz Gurrutxagak berari gertatutako istorioak kontatuko ditu, edo berari gertatu zaizkiola esanez, asmatutakoak. Azken finean berdin dio. Pentsa, berau jaio aurretik gertatutako istorioak ere kontatuko ditu. Protoi-istorioa edo pre-istorioa deitu beharko lioke?

irribarragauak_web