Sastraka Irekiera-ekitaldia

maiatza
06
ostirala
19:00
2022
Ur biltegia

Sastraka erakusketaren irekiera ekitaldia maiatzaren 6an izango da arratsaldeko 19:00etan Gasteizko ur-biltegi zaharrean.

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Guzti honekin Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegi zaharrean maiatzaren 6tik 29ra ikusi ahal izango dugun liburuaren argitalpena eta erakusketa burutu dute.

Erakusketaren ordutegia

Ostegunetan eta ostiraletan: 18:00–20:00
Larunbatetan: 
12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jaiegunetan:
 12:00–14:00

Ekintzak osagarriak

Gainera, irekiera-ekitaldiaz gain, erakusketaren inguruan beste ekintza osagarri batzuk eskainiko dira:

  • Don Inorrez [Kontzertua]: maiatzaren 8an egingo da, goizeko 12:30etan.
  • Bisita gidatua: maiatzaren 14an, artistek beraiek burututako erakusketaren bisita gidatua egongo da, goizeko 12:00etan.

*Erakusketaren irekiera ekitaldirako sarrera librea izango da. Kontzerturako zein bisita gidaturako Bibe plataformaren bidez sarreren erreserba burutu beharko da.

OHARRAK:

  • Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak..
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira ekitaldian.